Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan: 70 plaza gehiago 2019ko EPEn

20170617_083426.jpg

2018.eko abenduak 05

  • Aurrez iragarritako 1.825 plazen ondoren, Hezkuntza Sailak beste 70 plazaren berri eman du: Musika Kontserbatorioetako zein Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleentzat, eta Ikuskarien kidegorako

Hezkuntza Saileko arduradunak sindikatuetako ordezkariekin elkartu dira gaur eguerdiz, Irakasle Funtzionarioen Mahai Sektorialean. Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza nagusian burutu den bileran, Hezkuntza Sailak 2019ko EPEan (Enplegu Publikorako Eskaintzan) 70 plaza berri deituko dituela jakinarazi du, aurrez iragarritako 1.825 plazez gain. Honako hauek dira:

  • 32 plaza, Musika Kontserbatorioetako irakasleentzat
  • 10 plaza, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleentzat
  • 28 plaza, Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegorako. Plaza hauetara karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira.

Erabaki berri honekin, 2019an burutuko den EPEak 1.895 plaza jasotzen ditu orotara.

Gaurko bileran, era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzako Maisu-maistren Kidegorako EPEko espezialitateak eta espezialitate bakoitzeko plaza kopurua ere zehaztu dira. Beraz, 1.825 plaza horiek honela banatuko dira, espezialitateka:

HAUR HEZKUNTZA

453

 

LEHEN HEZKUNTZA         

795

 

INGELESA          

120

 

GORPUTZ HEZKUNTZA           

66

 

MUSIKA             

66

 

Hezk.Ber. ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA    

55

 

Hezk.Ber. PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA 

270

 

GUZTIRA

1825

 

 

Hezkuntza Sailak aurrerago zehaztuko ditu izen-emateko epeak nahiz proben egun eta ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak, eta Hezkuntzako EPE honetarako garrantzizko gainerako informazio guztia.