CAFen teknologiak Jakartako metroan funtzionatuko du
Argitalpen-data:
CAFen tren-industriaren sektorerako soluzioen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen CAF Power & Automation dibisioak 50 milioi euroko balioa duen kontratuaren eslaipena lortu du, Jakartako metro sarean abian jarriko diren 31 tren berriren kontrol eta trakzio sistemen horniketa egiteko.
Euskal konpainiak planteatutako soluzioari atxiki zaio, Beasaingo enpresak nazioarteko komunikazio-estandarren araberako kontrol eraginkorra egitea xede duen COSMOS kontrol eta monitorizazio sistemaren diseinua eta fabrikazioa. Gainera, honen diseinu malgu eta modularrak treneko beste sistema batzuetan txertatzeko aukera ematen du