Bottom up Proiektuen deialdia 2019 urterako Kontratu Programa (KP)
Argitalpen-data:
Ekainaren 1etik aurrera, 2019ko programa-kontratuaren kalitate-eranskinean osasun erakundeek sartu nahi dituzten proiektuak aurkezteko epea irekitzen da. Epea uztailaren 31era arte egongo da zabalik.
Bottom-up proiektuak dira Kontratu-programaren kalitate eranskinaren ebaluazio ereduen barruko atal bat. Proiektuok abiapuntu izan nahi dute, jardunbide egokiak hedatzeko eta osasun-sare osora hedatzekoak diren hobekuntzak emateko. Gaur egun, atal honek hartzen du, gutxi gorabehera, Kontratu-programaren kalitate eranskineko puntu guztien %15a.
Proiektuak, lehentasunez, loturik egongo dira: Kontratu-programaren gidalerro eta dimentsioei baita Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta 2013-2020 Osasun Planaren ildo estrategikoei. 2019ko deialdian lehentasuna duten gaien artean hauexek daude:
- Minaren abordajea.
- Koordinazio sozio-sanitarioa.
- Erakunde sanitario desberdinen arteko koordinazioa.
- Zainketa aringarriak.
- Desinbertsioa osasunean. Ez egitea.
- Ekitatea eta osasunean desberdintasunak.
- Antolamenduaren berrikuntza.
- Zaintza ematea zaintzaileari.
- Optimizazioa medikazioaren erabileran.
Onartutako proiektuak erakunde bakoitzari dagokion Osasun Lurralde Ordezkaritzarekin sinatutako programa-kontratuan sartuko dira.
Deialdiaren oinarriak eta eskabide-eredua osasun-erakunde guztien Mediku Zuzendaritzan eta Kalitate Zerbitzuan daude eskuragarri.