Euskaraz hitz egiten dakiten gazteen ehunekoa handitu den arren, Bizkaiko eta Arabako gazte euskaldunek jarraitzen dute lagunekin gaztelaniaz hitz egiten euskaraz baino neurri handiagoan

Argitalpen-data: 

Euskaraldia

Euskaraldia (leiho berri batean irekitzen da) dela eta (azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte), Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteek duten euskararen ezagutzari eta erabilerari buruzko datuak aurkeztera dator Gazteen Euskal Behatokia.

Euskaraz ondo hitz egiten dakiten gazteen kopurua handitu da azken urteetan eta orain hiru lurraldeetan gazte gehienek dakite euskaraz ondo edo oso ondo hitz egiten.

Hala ere, alde handiak daude lurraldeen artean eta euskaraz ondo hitz egiten dakiten gazteak askoz gehiago dira Gipuzkoan, Bizkaian baino eta, batez ere, Araban baino. Araban gazteen % 51,4k dakite euskaraz hitz egiten, Bizkaian % 68,3k eta Gipuzkoan % 78,9k.

Euskararen ezagutzaren bilakaera, 15-29 urte bitarteko gazteen artean, lurralde historikoaren arabera (%)

skararen ezagutzaren bilakaera, 15-29 urte bitarteko gazteen artean, lurralde historikoaren arabera (%)Iturria: EUSTAT (Bizi-baldintzen inkesta) eta Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko gazteak 2016)

Baina euskara jakiteak ez dakar derrigorrez euskara gehiago erabiltzea inguru formaletatik kanpo (inguru formalak lana eta ikasketak dira).

Lagunekin euskaraz hitz egiten duten 15 eta 29 urte bitarteko gazte euskaldunen portzentajea (dena euskaraz, gehiena euskaraz edo gaztelaniaz beste euskaraz mintzatzen direnena, hain zuzen ere) hamar puntu baino gehiago jaitsi da 2004tik 2016ra, eta % 48,5 izatetik % 38,1era izatera pasatu da. Euskararen ezagutza handitu da (batez ere hezkuntzako D eredua asko zabaldu delako) baina euskararekiko atxikimendua ez da neurri berean handitu.

Lagunekin euskara erabiltzearen jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu da baina jaitsiera aipagarriagoa izan da Bizkaian; lurralde horretan portzentajea % 43,9tik % 27,1era jaitsi da 2004tik 2016ra.

Euskararen lagun-giroko erabileraren bilakaera, 15-29 urteko gazte euskaldunen artean, lurralde historikoaren arabera (%)

Euskararen lagun-giroko erabileraren bilakaera, 15-29 urteko gazte euskaldunen artean, lurralde historikoaren arabera (%)Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko gazteak bilduma)

Gazte euskaldunen erantzunak bakarrik aztertu beharrean, gazte guztienak kontuan hartzen baditugu, ikus dezakegu euskararen erabilerari buruzko zifrak berdin mantentzen direla 2004tik hona. Eta gazteen laurdenak erabiltzen duela euskara, nagusiki edo gaztelania beste, lagunekin erlazionatzeko (2004an % 26,9; 2008an % 25,8; 2012an % 26,1; eta 2016an % 26,4).

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa