Bilboko Burdin Hesiaren ibilbideak aurkeztuko dira Ugao Miraballesen eta Bilbon

Argitalpen-data: 

Datorren ekainaren 17an Ugao-Miraballes-en eta ekainaren 19an Bilbon, tropa matxinatuak hirian sartu ziren egunarekin bat eginez, Burdin Hesiaren Memoria Ibilbideak aurkeztuko dira.

Ugaon panel batek jasoko du herrian Burdin Hesiaren ibilbidearen lokalizazio mapa eta 2,5 km-ko luzeera duen ibilbidearen nondik norakoa; Udaleteko plazatik abiatuta, Burdin Hesiko zenbait babesleku eta lubakitatik pasatzen dena.

Bilbon Artxandako ibilbidea seinalizatu da, 2km baino zertxobait gutxiagoko ibilbidea, Artxandako Guduaren leku esanguratsuenetakoak bisitatzea ahalbidetzen duena.

Seinaletika hau komuna izango Burdin Hesiak zeharkatzen dituen herri guztietan; Gogorak diseinatuta, Gerra Zibilean Bilbo eta inguruak tropa frankistetatik babesteko eraiki zen lehen defentsa-lerroaren esanahia azaltzeko informazioa jasotzen du. Hesiak, guztira, 80 kilometro zituen, gotorlekuz eta defentsaz josita, eta 33 euskal udalerri zeharkatzen zituen; gaur egun, horietako 25etan elementuren bat kontserbatzen da.

Iaztik, Burdin Hesia Euskal Kultura Ondaretzat eta Euskadiko Memoria Demokratikoaren Ibilbidetzat hartzen da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek eta bi lurraldeetako 33 udalerrik sinatutako akordioaren bidez. Akordio horrek lankidetza-esparru globala ezartzen du, defentsa-lerro hori babesteko, finkatzeko, mantentzeko eta haren balioa nabarmentzeko.

Burdin Hesia