Bilboko Adineko Pertsonentzako Osasun Programa

Argitalpen-data: 

Mugiment idazkaritza teknikoa.

Bilboko Adineko Pertsonentzako Osasun Programa

Bilboko Adineko Pertsonentzako Osasun Programa

Osasuna sustatzeko programa da hau, adinekoen artean bizimodu aktiboa eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatzen dituena, eta hainbat eremutan esku hartzen duena. Urritik ekainera bitartean, astean behin edo birritan eskaintzen dira klaseak, ordubeteko iraupena dute eta talde bakoitzean 25-30 pertsona dago. 1.986an hasi zen programa hau, eta ikasturte honetan, guztira, 2.805 pertsonak egin dute matrikula programa honetan. 

Bilboko barruti guztietako 26 zentrotan banatuta, 98 talde dira guztira; %87 emakumezkoak dira eta batez besteko adina, 78 urtekoa.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak Adineko Pertsonentzako Osasun Programako parte-hartzaileen funtzionalitatea aztertu du, kolektibo horren premiak zeintzuk diren jakiteko eta horrela, eskaintza euren beharrizanetara egokitu ahal izateko. Azterketa horren ondorio nagusia da erabiltzaile gutxi dagoela egoera ahulean. Zehatz esateko, parte-hartzaileen %4,7k baino ez du gainditzen ahultasunaren-muga. Kopuru hori adin horretako biztanleen artean egindako azterlanetan erregistratutakoa baino dezente baxuagoa da, horien artean %19 ingurukoa da eta.

INFO+