Bihotz errehabilitazioa Bilbao-Basurto ESI

Argitalpen-data: 

Mugiment idazkaritza teknikoa.

Bihotz errehabilitazioa Bilbao-Basurto ESI

Bihotz errehabilitazioa Bilbao-Basurto ESI

2012. urtetik Bilbao-Basurtu ESI-an Bihotz Errehabilitazio Programa bat martxan jarri da, non jarduera fisikoa ezinbesteko elementua den. Jarduera fisikoaz gain, prozesu horretan aspektu ezberdinak lantzen dira: osasun heziketa, bizitza estilo aldaketaren inguruko aholkuak eta jarrera aldaketa. 

Bihotz errehabilitazioak gaixotasun kardiobaskularra pairatzen dutenen bizi kalitatea eta bizi-iraupena hobetzen du. Gainera, horrelako interbentzioek kostu-eraginkortasun balantze positiboa daukate.

Emaitza hobeak frogatu dituzten Bihotz errehabilitazio programa diziplina-anitzekoak eta multifaktorialak izan dira. Alegia, ariketa fisikoaz gain beste motatako protokoloak kontuan hartzen dituztenak; esaterako, heziketa-protokoloak konbinatzen dituztenak, arrisku-faktoreen gainean jokatzen dutenak, eta koordinazioak eta jarraitutasun asistentzialak behar duen prozesu kronikoa bezala patologia kardiobaskularra ulertzen dutenak.

Zentzu horretan, Bilbao-Basurtu OSI-ko Bihotz errehabilitazio programatik, eredu asistentzial jarraitua eta koordinatua inplementatzen da hiru fasetan:

  • I. Fase (ospitalean): Erizainak pazientea aukeratzen du motibatzeko elkarrizketaren bitartez.

  • II. Fase (susperraldia): Diziplina anitzeko lantalde osoak (kardiologoa, psikologoa, erizaina, errehabilitatzailea eta fisioterapeuta)  parte hartzen du fase honetan. Lan talde horrek hezkuntza sanitario jarraitua eta ariketa fisikoa egokitua hornitzen du pazientearen arrisku faktoreak eta egoera fisikoa hobetzeko.

  • III. Fase (mantentze-lan):  Lehen mailako arretako erizainak gainbegiratzen du  pazienteak ariketa fisikoaren programa betetzen duen eta bere arrisku faktoreen jazarpena egiten duen.

Pazienteek ariketa fisikoarekin jarraitu dezaten laguntzeko, Bilbao-Basurtuko OSI-k eta Bilbao Kirolak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Horri esker, pazienteek bere ariketa fisikoaren programa Bilboko kiroldegietan jarraitu ahal dute. Bihotz errehabilitazio programak komunitatean integratu behar dira (kirol zerbitzuetan) denon artean helburuak modu eraginkorrean lortzeko.

Horrela, integrazioaren bitartez, Bihotz errehabilitazio programaren emaitzak hobetzen ari dira; arriskuaren faktoreen  kontrol hobetuz, eta epe luzerako ariketa fisikoarekiko eta ohitura osasungarriekiko atxikidura handituz.

(OINARRIZKO ITURRIA)