Beatriz Artolazabalek "Concilia 30" enpresa-topaketan parte hartuko du

30_10_17_Conciliacion__1_.JPG

2018.eko abenduak 08

  • Familia eta lana bateragarri egiteko xedearekin aurten esperientzia pilotu bat egin duten hogeita hamar euskal enpresekin

VG 18 12 08

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Concilia 30 lehen enpresa-topaketan parte hartuko du datorren astelehenean, hilaren 10ean. Topaketa Eusko Jaurlaritzako Lakuako (Vitoria-Gasteiz) egoitzan egingo da datorren abenduaren 10ean, enpresa horiek familia eta lana bateragarri egiteko xedearekin egin duten esperientzia pilotua aztertzeko.

“Concilia 30” proiektuaren barruan, lan indibiduala egin da hiru euskal herrialdetako enpresekin eta, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailetik, aholkuak eman zaizkie inplikaturiko hogeita hamar korporazioei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak aplika zitzaten; horrez gain, interesa agertu duten beste enpresa batzuk artatu ditu ere.

“Denbora luzez lan indibiduala egin ostean, proiektu honetan parte hartu duten enpresa guztiak bilduko dituen ekitaldi bat antolatzeko unea iritsi da, elkar ezagutu eta kontziliazio arduratsuarekin konprometituta dauden Euskadiko erakundeen komunitatea abiaraz dezaten", nabarmendu du Artolazabalek.

Artolazabal sailburuaren ustez, “positiboa da espazio komunak sortzea, non proiektu pilotu horietako enpresek eta aipatuen buruek informazioa, jakintza eta esperientziak partekatzeko aukera izango duten. Kontziliazioarekin konprometitutako enpresen komunitate bat sortzea da xedea, Concilia 30 proiektuaren baitan eta, orokorrean, arduratsuagoa den Euskadi baten barruan”.