Beatriz Artolazabal Kripan´go jaietan, Arabako Errioxan
2018.eko irailak 08
Kripan, 2018 09 08
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Kripango jaietan parte hartu du, Ioseba Fernandez alkatearekin eta Estibaliz Marañón, Aitor Marañón, Yolanda Gil eta Gonzalo Marañón zinegotziekin batera. Arabako Errioxako beste udalerri askotan bezala, Kripanen bizi diren 200 biztanle inguruk, gaur, abuztuko Ama Birjinari eskaintzen diote jaia; bertan, Bernedo, Lantziego, Lapuebla, Guardia eta Bilar udalerrietako herritarrek ere parte hartzen dute.