Bateratzen: pertsona konprometituak eta enpresa lehiakorrak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Bateratzen diziplina anitzeko proiektu bat da, Gipuzkoako Enpresak, Unibertsitateak eta Administrazioak batzen dituena eta helburutzat daukana Gipuzkoako konpainiei enpresa proiektu lehiakorragoak eta sostengarriagoak sortzen laguntzea, pertsonak inplikaraziz antolakundean.

Ekimenak bere lehen emaitzak aurkeztu berri ditu "Pertsona konprometituak eta enpresa lehiakorrak" lan-jardunaldian. Ekimenaren koordinatzaile eta Mondragon Unibertsitateko irakasle Unai Elorzak 500dik gora enpresari (zehazki, 72.000 langileri) eginiko inkestetatik ateratako datu zenbait eman zituen ezagutzera. Bateratzen ekimenaren helburua da "garapen profesionala eta proaktibotasuna sustatzea eta erabakiak konfiantzazko inguruneetan hartzeko aukera ahalbidetzea".