Azkoitia: Markos Muro Sailburuordeak Urola Erdiaren Enplegu-Plana analizatzen du
2018.eko maiatzak 25
Azkoitia 2018 05 25
Javier Zubizarreta Azkoitiako alkatea eta Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobide, Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murokin bildu dira gaur goizean. Bilera egitearen arrazoia bikoitza izan da. Batetik, Iraurgi Berritzenek koordinatzen duen Urola Erdiko Enplegurako Ekintza Plana aurkeztu die sailburuordeari, bailarako testuinguru sozio-ekonomikoaren berri xehetasunez emanez. Bestetik, bereziki, langabezia egoeran dauden pertsonei zuzenduriko formakuntza programak izan dituzte hizpide.