Astialdi Hezitzaileari buruzko Nazioarteko I. Kongresua: inklusioan aurrera eginez
Astialdi Hezitzaileari buruzko Nazioarteko I. Kongresua: inklusioan aurrera eginez, 2018ko urriaren 19an eta 20an burutuko da Barakaldon. | http://www.astialdikongresua.eus/
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sarea, ASTIALDI SAREAk, antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin. Elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko gonbita da ASTIALDI KONGRESUA 2018.