Artolazabal Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoaren bilerako buru

27_11_18_oiss_Bilbao.jpg

2018.eko azaroak 27

BIO 2018 11 27

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean, Bilbon, Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoaren bilerako buru izan da; bertan, besteak beste, 2020rako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren jarraipena aztertu da.

 

Topaketan honako hauek ere parte hartu dute: Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua, Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua, Marian Olabarrieta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako diputatua, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, Andrés Zearreta Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordea, Josu Bergara Sestaoko alkatea EUDELeko ordezkaria, Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, Ernesto Sainz Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria, eta Sergio Murillo Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasunari Arreta emateko zuzendari nagusia.