Arabako enplegu anezketak
Argitalpen-data:
Enplegu barik zaude eta lan bila zabiltza?
Enplegu-anezka zure aukera da!
Langabezian bazaude eta lan bila ari bazara, erdu Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo enplegu-anezketan parte hartzera. Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak bultzatzen dituzten anezkok, eta horretarako, Lanbideren lankidetza eta Telefónica Fundazioaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa (POISES programa operatiboaren baitan) daukate.
Zer da programa hori?
Xedea enplegurik gabeko 20 pertsona orientatzea da, lan-bilaketa aktibatu eta optimizatzeko, gaur egun enpresak hainbeste eskatzen dituzten zeharkako konpetentziak entrenatzen eta teknika eta tresna berriak probatzen, lan-paradigma berriarekin bat etorrita.
Ez zara bakarrik egongo lana bilatzen. Teknikari eta orientatzaile profesional baten laguntza izango duzu. Beste langabetu batzuk egongo dira zurekin, eta elkarri emango diozue lana topatzeko laguntza. Elkarrekin, aukerak biderkatzen dira!
Zein jarduera egingo duzu anezkan?
- Zure curriculuma eguneratzen ikasiko duzu eta benetako hautapen-prozesuetan entrenatuko zara, lan-elkarrizketen simulazioak eginez.
- Komunikazioko eta marka pertsonaleko teknika berriak ezagutuko dituzu, lanpostu batera hobeto aurkeztu ahal izateko.
- Interneten, enplegu-atarietan eta sare sozialetan enplegua bilatzeko erak indartuko dituzu, horiek guztiak behar bezala erabiltzeko tailerrekin
- Elkarrekin, inguruneko enpresen jarraipena egingo duzue, eta enpresok bisitatu egingo dituzue zuen burua profesional gisa ezagutarazteko.
- GUZTIZ DOAKOA
Zein dira enplegu-anezken emaitzak?
Eskema horri esker, 450 enplegu-anezka baino gehiagok funtzionatu dute herrialde osoan, eta 10.000 pertsonak parte hartu dute; bada, % 50ek lortu dute enplegua, euren kontura nahiz besteren kontura. Araban egindako azken edizioan, gainera, % 55 izan dira enplegua topatu dutenak.
Inskripzioa
Urriaren 10era arteko epea duzu anezken webgunean izena emateko eta bertaratuta, hiri bakoitzerako adierazitako bulegoetan eskaera aurkeztuz:
Direcciones de contacto
- GASTEIZ
- Ignacio Ellacuría udaltegia
- (Castro Urdiales kalea 12)
- Telefonoa: 94 516 18 60
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.
- LAUDIO
- Laudioko Udalaren Toki-garapenaren Agentzia
- ARZA eraikina (Hirugurutzeta kalea)
- TelefonoA: 94 403 49 80 /85
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.
- AGURAIN
- Aguraingo Udala (Zapatari kalea 15)
- Telefonoa: 945 300 155
- Ordutegia: 8:30etik 15:00etara