Aintzane Ezenarrok Hipercor-eko atentatuen inguruko elkarrizketa saioetan parte hartu du Bartzelonan

Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen GOGORA Institutuaren zuzendaria Hipercor-eko atentatuen inguruan “Biktimak eta alderdikeriazko erabilerak” izenburua duen elkarrizketa saioan parte hartu du. Bere hitzaldian zehar GOGORAk aurrera eramaten dituen ekimenetako batzuk azaldu ditu, biktimen testigantza eta euren bizipen pertsonala oinarri dituztenak.

Berarekin batera izan dira: Pilar Manjón, Daniel Paz Manjón, 2004ko Madrideko atentatuan hil zutena eta Terrorismoak Kaltetutako 11M elkarteko presidentea izandakoa eta Robert Manrique, Hipercor-eko biktima eta Erakunde Terroristen Kataluniako Biktimen Elkarteko presidente izandakoa. Genma Nierga kazetariak gidatu du elkarrizketa, Hipercor-eko atentatuen inguruan egin den bigarrena "La Ferida D’Hipercor. Barcelona 1987" erakusketaren baitan.