AGADELPRISE da lehen/bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako elkartea.
Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta linfidema eta lipedema duten pertsonei eta haien familiei arreta, orientazioa eta laguntza ematen die, bai gaixotasunen alderdi fisiko eta psikologikoen inguruan, eta baita ere gaixotasunarekin erlazionatutako administrazio-gaien inguruan, tratamenduen eta kirurgia alternatiboen bilaketan, etb.
Beste ekintza batzuen artean, elkarteak jarduera fisikoa sustatzen du gaixotasun linfatikoengatik kaltetutako gaixoen bizi kalitatea hobetzeko tresna bezala.
Linfedema, lipedema, edota biak aldi berean izatea, lipolinfedema, mugatzaile eta ezgaitasun iturri suerta daitekeen arren, gaixotasuna jasaten duten pertsonak borrokalari handiak dira eta asko arduratzen dira bere elikaduraz eta norberaren baldintzetara hobeto egokitzen den jarduera fisikoa bilatzeaz, nahiz eta gaixotasun hauek izan.
Horregatik, udaberri honetan, AGADELPRISEk hitzaldi eta masterclass bana antolatu ditu bi jakintzagai ezberdinetako bi profesional handirekin, biak ala biak, ezberdinak izan arren, onuragarriak linfedema eta lipedema duten pertsonentzat: ibilkera nordikoa -Marijo Villalba- eta jarduera fisikoa uretan -Lara Martín Balzola-.
Informazio gehiago:
600 555 105