2018ko 'Auzolandegiak' programako plazen deialdia. Izena emateko epea apirilaren 19tik 25era

Argitalpen-data: 

Auzolandegiak 2018

Enpleguko eta Gizarte Poliketako sailburuaren deialdi honen oinarrien xedea EAEko administrazioaren 2018ko auzolandegien programan izena emateko modua arautzea da.

Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.


Izena ematea Auzolandegietan. Izena emateko urratsak:

1go urratsa.- Aurreinskripzioa

  • Apirilaren 26an aurreinskripzioa egin dutenen behin-behineko zerrenda argitaratuko da eta bi eguneko epea ematen da akatsak zuzentzeko.
    Akatsak zuzentzeko gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera bidali mezua.
  • Maiatzaren 2an aurreinskripzioa egin duten pertsonen behin-betiko zerrenda argitaratuko da.

2. urratsa.- Zozketa notarioaren aurrean maiatzaren 3an

3.urratsa.- Zozketaren ondorioz txanda jaso dutenek mezua jasoko dute SMS eta e-mail bidez

4 urratsa.-  Auzolandegia aukeratzea

5.urratsa.- Plaza aukeratu dutenek ordainketa egin beharko dute eta Gazteria Zuzendaritzara dokumentazioa bidali

6. urratsa.- Bete gabeko plazak hartzeko berraukera (errepeska)