Kaleka Scratch 2018 deialdi irekia

  • Kaleka Scratch 2018 deialdi irekia
kaleka.eus

  • DataAbenduak 28
  • Gaia Arte eszenikoak

2018ko urtarrilaren 31ra arte

Eskuratu informazioa pdf formatuan

KALEKA. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiko 29. edizioaren atal berrian parte hartzeko proposamenak aurkezteko epe irekia: KALEKA Scratch!
Epea 2018ko urtarrilaren 31ra rarte irekita egongo da.

Jaialdiaren 29. edizioa 2018ko uztailaren 18tik 22ra ospatuko da.

Zer da KALEKA Scratch?

KALEKA Scratch publikoarekiko, ikus-entzulearekiko edo parte-hartzaileekiko elkar-trukerako marko baten barruan sorkuntza garaikideko sektorearen ideiak eta lanak garatzeko plataforma eskuragarri bat bezala azaltzen da.

Harrera-estetiketatik, publikoa prozesu sortzaileetan elementu pasiboa izatetik prozesu horren elementu aktiboa izatera pasa da. KALEKAk publikoaren hartzaile-aktiboaren paperetik haratago joan nahi du, eta horretarako sortzaileak eta hartzaileak elkar truke erlazio-egoera batean ipintzen ditu. Sorkuntza erlazio-egoera honek bi subjektibitate, modu horizontalean, jartzen ditu: egilearen subjektibitatea eta hartzailearen subjektibitatea.

Horregatik, KALEKA Scratch-ek, garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta berrelikadura honetan parte hartzeko audientziak gonbidatzen ditu.

KALEKA Scratch-ek, hartzaileekin (publikoak, audientzia…) kolaborazio-erlazio horren barruan, ideia berriak probatu eta garatzera gonbidatzen ditu sorkuntza berritzailearen sektorea, zalantzarik gabe bi parteentzako onuragarria izango delakoan.

Hautatutako lanak jaialdiaren egunetan zehar programatuko dira. Aurreko edizioan, inaugurazio-atala izanez, 6 lan aukeratuak izan ziren, zenbait sorkuntza eta formatu eremuetatik etorriak: audio-walk, zirkua, joku-ibiltariak, dantza eta mikro-antzerkia.

KALEKAko deialdian hautatuak izan daitezke, “kale-arte” mailan jasota dauden edozein lan disziplina, garapen prozesuan daudelarik. Jaialdiaren izaera kontutan hartuta, lehentasuna izango dute gutxi gorabehera “kale-arte” mailatik gertu dauden proposamenak edo KALEKAren jokaera-markoaren barruan parte-hartu daitezkeenak. Aldi berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko bezala hartzen dituzten lanak.

KALEKA Scratch-ek eskaintzen du:

  • lanak aurkezteko espazioak
  • kamerinoa
  • oinarrizko betebehar teknikoak (behar izanez gero)
  • lanen dokumentazioa (argazkiak eta bideoak)
  • muntaian, ekintzan edo  desmuntaian laguntza
  • KALEKAko plataformetan lanen edatzea
  • ostatu-gau bat (behar izanez gero)

Oharra: KALEKA Scratch sekzioa programa garapenean dauden lanentzat laguntza plataforma bat bezala ulertzen da. Ez du inongo ordainsaririk eskaintzen.

Hautaketa irizpideak

Lekeitioko jaialdia sorkuntza garaikideko adierazpen eta disziplina anitzetako gertaera bezala azaltzen da. Beraz, hautaketa-irizpideak hauek bezalako alderdietan biltzen dira:

1- KALEKAk proposatutako zentzu-markora egokitzeko gradua.
2- Proposamenak eta bere garapena Lekeitioko testuinguru sozial eta geografikora egokitzeko gradua.
3- KALEKA disziplina eta formatu espezifikoetara ez denez mugatzen, proposamenak honako lehentasunetara lotuta izango dira:

  • Proposamenak publiko anitz eta belaunaldiartekoetara zuzenduak egotea.
  • Proposamenaren izaera esperimentala.
  • Kode garaikidean publikoen parte-hartze eta interakzioaren ekarpena.
  • Ingurunearen baliabide material eta materiagabeen ustiapena.
  • Proposamena publikoan aurkezteko jailadiak hornitutako espazioetara eta baldintza teknikoetara egokitze gradua.

Proposamenen bidalketa eta erabakia

KALEKA Scratch-ek online-formularioaren bidez soilik jasoko ditu parte-hartze proposamenak. Ez dira kontutan hartuko mail bidez edo beste edozein bideetatik bidalitako proposamenak.

Eskaeraren ondoren proposamenaren hartze agiri ohar bat bidaliko da.
Ikaste eta hautatze prozesua 2018ko otsailean izango da.
Eskaeraren emaitza proposamen bakoitzari mail bidez jakinaraziko zaio.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri