Governors taldea: Etapa berriaren hegaldi betean

  • Governors taldea:  Etapa berriaren hegaldi betean
    Governors taldeko kideek Z.E.R.0 izeneko lana kaleratu berri dute. BERRIA
Berria

  • DataAbenduak 27
  • Gaia Musika

Hausnartzeko eta akatsak zuzentzeko denbora bat hartu ondoren, Governors taldea «biziberrituta» itzuli da aretoetara. 'Z.E.R.O' du izenburu metal eta pop ukituak uztartuz kaleratu berri duten diskoak
Etena. 2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. Geldialdia guztia «ordenan» jartzeko aprobetxatu zutela azaldu du Ander Zubillagak, taldeko gitarra jotzaileak: «Geldialdi bat behar genuen; aspalditik ari ginen berdin funtzionatzen, eta guztia ordenan jarri eta helburu berriak aurkitu beharra genuen». Hausnarketa prozesuari esker abiatutako ziklo berriaren adierazgarria da azaro amaieran Baga-Biga diskoetxearekin kaleratu duten diskoa. Ohi bezala, rock alternatibo eta indartsuaren bidetik ondu dute Z.E.R.O (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) diskoa.

Lan berriak izandako harrerarekin «oso pozik» daudela onartu du Zubillagak. «Oso gustura gaude diskoarekin. Oso kritika onak jaso ditugu». Durangoko Azokan eman zuten diskoa aurkezteko lehen kontzertua, Plateruenan. Aretoa lepo bete zuten, eta entzuleak guztiz aztoratzea lortu zuten. «Lan berri bat kaleratzean, beti izaten dira zalantzak, baina kontzertuko lehen abestia jo orduko ohartu ginen gozatzen ari ginela, bai gu eta bai kontzertura joan zirenak».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri