Miren Arzalluz izango da Pariseko Moda Museoaren zuzendari berria

  • Miren Arzalluz izango da Pariseko Moda Museoaren zuzendari berria
    Miren Arzalluz. Argazkia: EiTB
eitb.eus

  • DataAbenduak 19
  • Gaia Museoak

Etxepare Institutuan duen goi kargua utziko du, Moda Museoa bost urtez zuzentzeko

Miren Arzalluz historialari eta komisario bilbotarrak zuzenduko Pariseko Moda Museoa urtarriletik aurrera, Pariseko Udalak jakitera eman duenez.

Xabier Arzalluz EAJko presidente ohiaren alaba zazpi urtez izan da Cristobal Balenciaga Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna.

Egun Etxepare Institutuko zuzendaria da, baina kargu hori utziko du, Parisera joateko.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Institutuan egindako lana eskertu du, eta erronka profesional berrian “zorterik onena” opa dio.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri