Oihan Indart: «Euskal dantzak musikaren kontzientzia bat ekartzen du»

  • Oihan Indart: «Euskal dantzak musikaren kontzientzia bat ekartzen du»
    ISABELLE MIQUELESTORENA / BERRIA
Berria

  • DataAbenduak 7
  • Gaia Arte eszenikoak

'Soy fauna' dantza Madrilgo 'Me, Myself & I' lehiaketako finalera eraman berri du Indartek. Euskal dantzekin hasi zen, eta, gaur egun, lanbide du dantza. Ikasteko eta bidaiatzeko gosez dago
Ez du lehen saria irabazi Madrilen, baina beste gisa batez anitz irabazi du. Anitz ikasi eta kontaktu berriak eginik, horrelako esperientziak emendatu nahian dago orain Oihan Indart (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1995). Me, Myself & I izena du lehengo asteburuan jokatutako Madrilgo Certamengo bakarkako dantza lehiaketak. Senpereko Elirale konpainian (Lapurdi) lantzen ari diren Soy faunabakarkako lana du aurkeztu han. Konpainiaren Artha sorkuntza berriaren barruan sartzen den dantza da. Oraindik sorkuntza prozesuaren hastapenetan diren lanei da interesatzen saria.

Bururatua ez den lan batean lehiatzea, berezia abiapuntua?

Prozesu bat ikusi, lagundu eta sostengatzea du helburu lehiaketak. Biziki aberasgarria izan da, bai soloarentzat, bai nihaurentzat ere. Saio bakoitzetik landa, publikoarekin eta koreografoekin biribilean jarri eta eztabaidatu baitugu solo bakoitza. Besteen inpresio eta galderak izateko parada ukan dugu. Horrek anitz laguntzen zaitu zehazten nora bidera dezakezun zure lana.

Horregatik izan da aberasgarri, nahiz eta lehen saria ez irabazi? 

Bai, antolatzaileen helburua da hori. Lehen aukeraketatik nabari da truke memento horietan biziki zorrotzak direla. Nik ezagutzen ez nuen gogoeta maila bat aurkitu dut. Biziki giro onean eta funts on batekin ari direla sendi da. Kritika eraikitzaileak izan dira.

Elirale Senpereko konpainia izaki, Senperetik Madrili begira izatea ez da baitezpada ohikoa. 

Pantxikaren [Telleria, Eliraleko koreografo zuzendaria] bidez ukan dugu hitzorduaren berri. Garaia ere egokia zen, jakinez Artha ikusgarria garatzen ari garela. Madrilera joatea aukera bat ere bada, bai Pantxikarentzat, baita niretzat ere; gure lana konparatzeko Espainia mailako beste koreografoekin, beste lanekin. Tenperatura hartzeko manera egokia iruditu zaigu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri