Anjel Lertxundik ia hamabost urtean idatzitako zutabeen bilduma hautatua jaso du "Hitz Beste 2003-2017" liburuan

  • Anjel Lertxundik ia hamabost urtean idatzitako zutabeen bilduma hautatua jaso du
    Utzi du, baina ez du utzi. Utzi dio egunero Hitz beste izeneko zutabeak idazteari BERRIAn. Baina erabat ez dio utzi, ezin utzi. Apirilean idatzi zuen azken zutabea, baina oraindik ere «deskonpresio pr
Berria

  • DataAbenduak 7
  • Gaia Literatura

Utzi du, baina ez du utzi. Utzi dio egunero Hitz beste izeneko zutabeak idazteari BERRIAn. Baina erabat ez dio utzi, ezin utzi. Apirilean idatzi zuen azken zutabea, baina oraindik ere «deskonpresio prozesu batean» dago. «Gaur Durangoko Azokara etorri, eta hiru bat zutabe banerabiltzan buruan. Hori oso polita da batetik, baina baita nekagarria ere». Atzoko egunaz ari da Anjel Lertxundi idazlea. Durangoko Azokan aurkeztu baitzuen Hitz Beste. 2003-2017 liburua (BERRIA), hamalau urtetan ia egunero —astean sei aldiz— idatzitako 4.000 zutabeen antologia.

Hilabeteak igaro dira, baina ezin erabat utzi zutabegile izateari. Hain zituen bereganatuak zenbait mekanismo, hain gorpuztuak zenbait joera, zenbait egiteko, zenbait ariketa. «Normalean, hurrengo egunean zer egingo nuen jakin gabe oheratzen nintzen. Gaueko 04:00ak aldera esnatu sarri, eta burubueltaka hasten nintzen, zer idatziko. Goizean jaiki orduko, hiru egunkari desberdin irakurtzen nituen, eta, puntua topatzen nuenean, orduantxe idazten nuen». Horrela egunero-egunero, 14 urtez.

Bere buruari ezarri baitzion hasiera-hasieratik diziplina hori. «Egunkari batek eguneroko erritmo eta urduritasun bati erantzun behar dio, eta nik ere erritmo eta urduritasun hori bera izan behar nituela erabaki nuen».

Milaka dira urte horietan guztietan idatzi dituen zutabeak. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren hitzetan, «marka bat ezarri du», bai kopuruari dagokionez, eta baita kalitateari dagokionez ere; «ez dago hainbeste zutabe eta hain kalitate onekoak idatzi dituenik gurean». Lertxundik umore puntuz gogoratzen du, ordea, ez duela Robert Escarpiten marka ondu. «Joan Mari Torrealdaik tesi doktorea Parisen egin zuen, eta Escarpitek zuzendu zion. Kazetaria zen Escarpit, eta zutabe laburrak idazten zituen egunero Le Monde-n, billete deituak. Torrealdaik esaten zidan hark egindakoa egin behar nuela. Jakina, hark 40 urtean idatzi zituen, eta azkena hil bezperan idatzi zuen...», irribarrez Lertxundik.  

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri