Asisko Urmeneta: «Sinesten dut marrazkiaren errealismo magikoan»

  • Asisko Urmeneta: «Sinesten dut marrazkiaren errealismo magikoan»
    ISABELLE MIQUELESTORENA
Berria

  • DataAbenduak 5
  • Gaia Ikusizko arteak

'Eusklabo alaiak' eleberri grafikoan, euskaldunen egunerokoa «kronika satiriko» bihurtu du, Robinson eta Ostiralen istorioa hona ekarriz, kolonizazio kontuari amaiera zoriontsua erantsiz

Behin batean, Robinson Crusoe eta Ostiral. Bat zibilizatua omen. Bestea zibilizatu nahian. Azkenean, kolonizazio kontu bat. Hemen, Euskal Herriaren bihotzera ekarriak. Bidasoko Intzura Handia uhartera. Munduko kondominio txikienera. Sei hilabetez Frantziako armadak kudeatzen duena, sei hilabetez Espainiakoak —eta hori ez da txantxa bat—. Eta horra nola Robinson eta Ostiralen arteko harremanek euskaldunek egunerokoan dituztenen eite handia hartzen duten.

Eusklabo Alaiak (Gure berriak) eleberri grafikoan Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) komikigileak marrazkiak ekartzen duen gibelapenarekin begiratzen dio istorio horri: «Eguneroko zurrunbiloan semiotika ministerioek bonbardatzen gaituzte kontzeptuez: bizikidetza, edo enpatia, edo sinergia ez dakit zer... nik nahi nuen irudien bidez irudikatu egoera zein den». Ohartaraziz usteak ustel direla: «Ttipiak eta gatazkatsuak garela —gatazka, kalapita txikiaren zentzuan—? Ez. Hemen injustizia ikaragarri bat dago», horra komikiak argira ekarri nahi dituen baieztapenetako bat. «Espainiako presidente batek erraten badu gu garela ordena publikoko afera bat, ez dezagun sinets. Ni ez naiz inoren barne problema. Hemen bada konflikto bat. Nazioarteko konflikto bat. Bi inperio handik irentsi dutela estatu neutral bat».

Hots, Robinson eta Ostiralen artean, azken finean, gezur bat badagoela. Horretaz ere ohartarazi nahi du liburuak. Sarhitzetik bertatik. Mireille Fanon-Mendes-France, Frantz Fanon fundazioko buruak idatzi duena, non hauxe dioen: «Robinsonek gezur polita eraiki du, paternalista, jesuitakerien mailegu, baina batez ere zinikoa, eta errotik bortitza. Jomuga du eredu bakar bat aurkeztea, berorrena nonbaitik ere, eta besteari sinetsarazi ez duela izaterik hura gabe».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri