Miren Urbieta-Vega sopranoa bakarlari gonbidatu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-programa berrian

  • Miren Urbieta-Vega sopranoa bakarlari gonbidatu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-programa berrian

  • DataAzaroak 30
  • Gaia Musika

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko langileen greba-aldiaren ostean, OLBEren Don Pasquale operaren lau emanaldietan eragina izan duena, Orkestrak bere jardueari heldu dio berriz ere eta Abonu denboraldiko kontzertu-sorta berri bat emango du Donostian (abenduaren 1ean eta 4an), Gasteizen (2an), Iruñean (5ean) eta Bilbon (7an). "Inpresionismoa itsas-erara" izenburudun programa José Miguel Pérez-sierrak zuzenduko du eta Miren Urbieta-Vega euskal sopranoa izango da bakarlari gonbidatua.

"Inpresionismoa itsas-erara": Ozeanora begiratu bat, frantziar inpresionisten sinfonismo handiaren ikuspegitik. Itsasoa inspirazio-iturri izan da egile ugarirentzat, horien artean Wagner, eta haren Holandar alderraia opera; Orkestra horren obertura interpretatuko du. Wagner inspirazio iturri izan zuten egitaraua osatuko duten gainerako bi konposiotreek. E. Chaussonen Poème de l'amour et de la mer izango da entzungai, Miren Urbieta-Vega sopranoaren ahotsean, eta C. Debussyren La mer, non olatuen joan-etorriak eta haizearen elkarrizketa biltzen dituen, lengoaia inpresionista gorenera eramanda.

Miren Urbieta-Vega arduratuko da ahotsaz. 2014an Viñas Lehiaketa ospetsuan Espainiako Abeslari Onenari saria irabazi izana inflexio-puntua izan zen soprano horren ibilbidean; izan ere, Bartzelonako Liceuan debuta egiteko egiteko aukera eman zion, McVicar-en La Traviata lanarekin. 2015ean beste aipamen garrantzitsu bat lortu zuen, Oviedoko Campoamor Sari Lirikoen Abeslari Errebelazio Onenari Saria irabazi zuen, OLBEren Turandot laneko Liu paperarengatik. Opera da Mirenen pasiorik handienetako bat, eta 2016an Donostiako Hamabostaldiko Don Giovannin hartu zuen parte, eta baita Pablo Sorozabalen Juan José eta José María Usandizagaren La llama-ren estreinaldian ere, azkena Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (Abonu Denboraldiko kontzertuetan eta grabaketan). Euskal musikarekiko begirunearen erakusgarri, argitaratzear dagoen bere lehenengo diskoak Guridi, Sorozabal, Isasi edo Garbizu musikagileen lanak biltzen ditu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri