"Oteiza y el Centro Cultural Alhóndiga de Bilbao. Una interpretación estética"

Oteiza Museoa

  • DataAzaroak 22
  • Gaia Ikusizko arteak, Literatura, Ondarea

“Oteiza y el Centro Cultural Alhóndiga de Bilbao. Una interpretación estética” argitalpenak berreskuratu eta aztertu egiten du 1988an Oteiza, Fullaondo eta Saenz de Oizak bultzatutako proiektuaren memoria

Egilea: Iskandar Rementeria

Editorea: Oteiza Museoa eta Azkuna Zentroa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Nafarroako Ordezkaritzarekiko eta Eguesibarreko Udalarekiko elkarlanean, 2017

590 or. Prezioa: 23 €

1988an, Bilboko alkate Jose Maria Gorordok Oteiza eskultorea gonbidatu zuen, Alondegi zaharra eta Santiago Apostol ikastetxearen orubea berrerabiltzeko proiektuan parte har zezan. Geroago Juan Daniel Fullaondo eta Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak elkartuko zitzaizkion, desindustrializazio prozesuaren ondotik hiria kultura eta ekonomia aldetik suspertuko zuen “arte faktoria” handi bat eraikitzeko. Proiektuak kontzeptualizazio eta garapen maila handia iritsi zuen sustatzaileen aldetik, baina azkenean eraikitzeke geratu eta bete behar zituen eginkizunak ase gabe geratu ziren. “Oteiza y el Centro Cultural Alhóndiga de Bilbao. Una interpretación estética” argitalpenak Iskardar Rementeriak egindako ikerkuntza jasotzen du, eta proiektuaren porrotaz harago, arte garaikidearen proiektu politikoarena ere aztertzen du.

Bilborako Kultura Zentroa Alondegiaren eraikin zaharrean eraikitzeko proiektua inflexio puntua izan zen hiriaren historian. Orain, Oteiza Museoak eta Azkuna Zentroak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Nafarroako Ordezkaritzarekiko eta Eguesibarreko Udalarekiko elkarlanean editatutako argitalpen honek tresna kritikoa izan nahi du, horretatik abiaturik birpentsatu ahal izan ditzagun, batetik, arteak eta kulturak gure hirietan betetzen duten eginkizuna eta, bestetik Bilbo, desindustrializazio prozesuaren ondotik, kultura aldetik suspertu nahi zuen zentro berri baten sorrerak izan ahal izan zuen esangura, horrek era berezian adierazten baitu Oteizak hiriarekiko duen pentsamendu estetikoa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri