Estitxu «bere tokian emateko»

  • Estitxu «bere tokian emateko»
    Estitxu, artxiboko irudi batean. 'ESTITXU GOGOAN' DOKUMENTALETIK HARTUA
Berria

  • DataAzaroak 15
  • Gaia Musika

Beskoitzeko kantari zenaz dokumentala estreinatuko du Franck Dolosorrek. Haren boz eta ibilbide berezia oroitzen ditu lanak, artxibo arraroen eta hurbileko lekukotasunen bidez
 
«Bada garaia gureak aipatzeko eta Estitxu bere tokian emateko, artista handi eta ederra izan baitzen». Estitxu gogoan dokumentalaren asmoak argi ditu Franck Dolosorrek. Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola Estitxu-k (Beskoitze, Lapurdi, 1944-Bilbo, 1993) euskal kulturaren erreferentzien artean izaten segitu behar duela konbentziturik ditu eraman dokumentalaren zuzendaritza eta gidoi lanak Dolosorrek. Baleuko etxearekin ekoiztua, Iban Gonzalez eta Ramon Larrabaster izan ditu lankide. Gaur estreinatuko dute Bilboko Zinebin, Bertoko Begiradak sailean. Gero, Senpere (Lapurdi), Beskoitze, Durango (Bizkaia) eta beste herri andana bat badute finkatua (data guztiak www.franckdolosor.com atarian daude ikusgai). Estitxuren ahotsa berriz entzun eta ikusteko parada. Apaletik hasi eta gora joan zen boz berezi hori. Gitarra eskuetan, bakarlari, Lourdes Iriondo, Maite Idirin eta Patxika Erramuzpe kantarien belaunaldikoa.

1993ko otsaila, Irun (Gipuzkoa). Estitxuren azken kontzertua. Dokumentalak orduko irudiak dakartza. Hil aitzin pare bat astera eman kontzertua da. Franko gaixorik zen ordurako, eta guztiek argi zuten bere azken zuzenekoa izanen zela hura. Baina kantatzea bururaino garrantzitsua izan zitzaion Estitxuri. Eta hor ageri da, apaltasun eta duintasun handiz, bai mintzatzen eta bai kantatzen. Irungo kontzertu hartako arrebaren «balentria» du iltzatua Irkus nebak oraindik. Dokumentalean azaltzen du nola Estitxu «ez zen zutik atxikitzen», eta, halere, «kantatu nahi. Hatsa hartzen zuen eta segitzen zuen kantuz. Hori ez da normalki ikusten». Estitxu nor izan zen hautematekoa ekartzen duen unea. Nortasun handiko emaztea zela, hori ere azaltzen du lanak. Eskuzabaltasun handikoa eta, aldi berean, «ni naiz ni» ihardesten zuen pertsona bat, norbaitek ohar bat egitean, eta ohar horrekin ez bazen ados.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri