"Pompa 945" erakusketa Montehermoson, hiri-artearen bitartez Pilar auzoa artistikoki birgaitzeko proiektu komunitarioa
- DataAzaroak 10
- Gaia Ikusizko arteak
Gaur hasita, eta azaroaren 26ra arte, Montehermoso kulturunean Pompa 945 erakusketa izango da ikusgai, hiri-artearen bitartez Pilar auzoa artistikoki birgaitzeko proiektu komunitarioa, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Saila garatzen ari dena, hiriko eragile sozial eta kultural garrantzitsu batzuen laguntzarekin, esaterako Arte eta Lanbide Eskola.
Lan hau duela urtebete hasi zen, xede zuelarik –Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek esan duen bezala– “zenbait are-teknika baliatuz, graffitia adibidez, Pilar auzoaren irudia zaharberritu eta hobetzea; Gasteizko zenbait artista eta hiri-kolektibo nabarmentzea; eraldaketa horretan bizilagunak eta hiri-kolektiboak inplikatzea; eta gazteek eta beste kolektibo batzuek auzoko bizitza komunitarioan duten partaidetza sustatzea”. Zinegotziak esan ditu hitzok aurkezpenean, alboan zituelarik Carlos Cordovilla kale-hezitzailea, Juan Arrosagaray Arte eta Lanbide Eskolako irakaslea eta Diego Beruete artista graffitigilea.
Pompa 945 proiektuaren motibazioa eta arrazoia konbentzimendu batetan oinarritzen da: “Auzoetako kultur- eta arte-ekipamenduek nabarmen eragiten duten beste adierazle batzuen gainean, esaterako, biztanleen osasunaren, segurtasunaren edo hezkuntzaren gainean. Horrenbestez, ez da soilik esku-hartze artistiko bat, baizik eta, batez ere, esku-hartze komunitario eta sozial bat, zeinaren bitartez Pilar auzoa erreferente bihurtzen ari den hiri-artearen eta bertako bizilagunen eta eragileen partaidetzaren alorretan”, esan du zinegotziak.


