Bideo-jokoen munduko elitea Gamegune 2017an elkartuko da
- DataAzaroak 10
- Gaia Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoa
Azaroaren 17an eta 18an Donostiako Tabakaleran burutuko den eSports txapelketan Hearthstone bideo-jokoko munduko 16 ‘gamer’ onenek hartuko dute parte. Estatuan antolatutako ‘Hearthstone: Heroes of Warcraft’ txapelketa handiena jokatuko da aurtengo XVII. Gamegunen. Adrenalinaz betetako zuzeneko norgehiagokak ikusteko sarrera doakoa izango da, eta partidak streaming bidez ikusteko aukera ere egongo da. Mundu osora eta hainbat hizkuntzatan igorriko dira norgehiagokak. Iaz, 400.000 ikusle baino gehiagok jarraitu zituzten Gameguneko partidak. Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu du ikusleentzat hainbat jarduera erakargarri izango dituen Gamegune, Euskaltelen eta SPRI taldearen babesarekin
Munduko Hearthstone jokoko 16 ‘gamer’ onenek hartuko dute parte Gamegune 2017an, azaroaren 17an eta 18an burutuko den eta 25.200 euro banatuko dituen bideo-joko txapelketan. Donostiako Tabakaleran jokatu diren partidez gain, eSport zaleek eta adrenalinaz betetako txapelketez gozatu nahi duten ikusleek hainbat jarduera erakargarri aurkituko dituzte bertan, doan. Gainera, areto berean burutuko den txapelketa amateurrean parte hartzeko aukera ere izango dute bertaratuek.


