Noaingo Kulturguneak "Emergencias 2018" deialdia ireki du
- DataUrriak 24
- Gaia Ikusizko arteak
Noaingo (Nafarroa) Kultur Zentroak «Emergencias 2018» deialdia ireki du 2018an Kultur Zentroan lanak erakutsi nahi dituzten arte-diziplina orotako artistentzat.
Noaingo Kultur Zentroaren EMERGENCIAS izeneko erakusketa-programaren helburua da goraka ari den artea laguntzea hura erakutsiz eta zabalduz. Arte-adierazpen garaikidean kalitatea sustatu nahi du, eta arte-esperimentazioaren bidean dauden artistak ikusarazi nahi ditu horretarako. Beste helburu nagusi bat da era horretako artea kultur bitartekaritzaren bitartez jendearengana hurbiltzea.
Deialdi horren bidez (azaroaren 30a arte zabalik) lau erakusketa-proiektu aukeratuko dituzte, eta Noaingo Kultur Zentroan ikusgai egongo dira 2018an, bakoitza hilabetez.
Hautatutako artistek erakusketaren inguruko hainbat laguntza jasoko dituzte (kartelak diseinatu eta editatzea, prentsa eta sare sozialetako sustapena, etab.), baita 300 euroko saria ere, gehi 200 euro garraiorako, muntaketarako eta dietetarako.
Adin eta nazionalitate guztietako artistek egin dezakete eskaera; baldintza bakarra arte-prestakuntza eta ibilbide egiaztagarria izatea izango da. Parte hartzeko interesa duten artistek oinarriak irakur ditzakete webgune honetan: www.culturanoain.com. Txostena azaroaren 30a baino lehenago bidali beharko dute ondoren info@culturanoain.com helbidera.
Kulturaren arloko pertsona ezagunek osatuko dute epaimahaia; honako hauek, besteak beste: Juan Zapater BilbaoArteko zuzendaria; Blanca Oria kultur kudeatzaile eta kazetaria; Maria Ozcoidi Pensart kultur bitartekaritzako enpresako komisarioa; Nieves Beloqui Noaingo Kultur Zentroko kultur kudeatzailea; eta Raquel Samitier artista eta Noaingo Kultur Zentroko kidea.
Deialdiari eta erakusketei buruzko informazio eguneratua lor daiteke www.emergenciasartenoain.com webgunean eta 948 31 73 05 telefono-zenbakian.


