EPE-APVk eta ZINEBIk antolatzen duten Working Zinema networking 2017 deialdian parte hartzeko epea zabalik dago

  • EPE-APVk eta ZINEBIk antolatzen duten Working Zinema networking 2017 deialdian parte hartzeko epea zabalik dago
epe-apv.com

  • DataUrriak 19
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Irabazleak 6.000€, aholkularitza profesionala eta ekoizpen baliabide teknikoak eskuratuko ditu ikus-entzunezko proiektua aurrera ateratzeko

Baldintzak

Ekimen honetan euskal ekoizpena duten dokumental, webserie, film labur, edo luzeen proiekutek parte hartu dezakete.

  • Zuzendari bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu dezake
  • Ez da onartuko lan bukaturik
  • Proposamenak orijinalak izan behar dute

Izena ematea

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da formulario hau betetzea eta bertan eskatzen den dokumentazio gehigarria hurrengo helbidera bidaltzea: info@epe-apv.com . Proiektu hauek ZINEBI59 barnean antolatuko den Working Zinema jardunaldiko networking saioan parte hartuko dute.
Bidali behar den dokumentazioa (* batekin markatutakoak ezinbestekoak dira):

  • Proiektua azaltzen duen memoria*
  • Gidoiaren sinopsia*
  • Gidoia*
  • Zuzendariaren kurrikuluma*
  • Aurrekontua
  • Produkzio plana
  • Finantzazio plana
  • Fitxa tekniko eta artistikoa

Epea

Irailaren 4tik urriaren 31ra arte (barne) jasoko dira lanak.

Oinarriak

Formularioa

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri