Espainiako Narratiba saria Fernando Arambururentzat, "Patria" liburuagatik

  • Espainiako Narratiba saria Fernando Arambururentzat,
    Fernando Aramburu. Argazkia: EFE
eitb.eus

  • DataUrriak 18
  • Gaia Literatura

Epaimahaiak idazle donostiarraren borondatea nabarmendu du, Euskal Herriko 'urte gatazkatsuen inguruan eleberri globala' idazteko

Fernando Aramburu idazle donostiarrari eman diote 2017ko Espainiako Narratiba saria, Patria liburuagatik. Epaimahaiak "pertsonaien sakontasun psikologikoa, tentsio narratiboa eta ikuspuntuen integrazioa nabarmendu ditu, baita Euskal Herriko "urte gatazkatsuen inguruan eleberri global bat" idazteko borondatea ere.

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak banatzen du urtero saria eta bere xedea urteko Espainiako Estatuko eleberririk onena saritzea da. 20.000 euroko saria jasoko du Fernando Aramburuk.

Ez da Fernando Aramburuk Patria lanarekin irabazten duen lehen saria, izan ere, Francisco Umbral Saria, Narratibako Kritikaren Saria eta aurtengo Euskadi Literatura Saria ere bereganatu ditu, azken hori Gaztelaniazko Literatura sailean. Horrez gain, kritikaren eta publikoaren onespena izan du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri