Lola Sarrateak "Lolita" bere lehen liburua argitaratu du
- DataUrriak 18
- Gaia Literatura
49 kontakizun jaso ditu bilduman
«Artista beranta» gisa aurkeztu du bere burua Lola Sarrateak (1944, Almandoz, Baztan, Nafarroa). Grabatuak, ilustrazioak, zeramikak izan dira azken urteetako bere egunerokoa. 45 urteetan hasi da horretan. Aitzineko bizian negozio bat zuen, eta haurrak handitzen laguntzen zebilen. Denbora gutxi beste gauzentzat. Haurrak handiturik, negozioa saldurik, aisialdirako zuen hori ogibide bilakarazi zuen. Parisera ikastera joan, sartu, eta lan berriari lotu zitzaion. Tarteka, liburuetan ere aritu zen, baina ilustratzeko. Orain, berriz, 73 urtetan bere lehen liburua argitaratua du.
Lolita (Maiatz) izena eman dio liburuari. 49 kontakizunez osatua da. Baztanen bizi izandako lehen hamabi urteak ditu abiapuntu. Amatxi gisa bizi izan dituenekin ditu borobiltzen. Tartean, dela Baztanen erosi agoten etxeak sortu gorabeherak, dela kale borrokek eraginak, edo Malin nahiz Aljerian egin bidaiak... Aldi bakoitzean hurbileko gaiak ditu paperera ekarriak.
«Etxeko lanak egiten». Horrela joan dela liburua osatuz, azaldu du Sarrateak. Dela EGA prestatzen edota Baionako fakultatean euskal literaturari eskaini kurtsoak eginez, besteak beste: «Estiloa eta esamoldeak nahi izan ditut landu». Kontakizun horiek ikaste prozesu horren «bide bat» izan dira: «Ikasten nuena egokitzeko idatziak». Zerbait idaztekotan, bere «nahiak eta biziak gertatuak» izan behar zuten.