Soinu eta argi ikuskizuna prestatu du Guggenheimek, XX. urteurrena dela eta

  • Soinu eta argi ikuskizuna prestatu du Guggenheimek, XX. urteurrena dela eta
    Urriaren 11tik eta 14a bitartean egingo dute proiekzio erraldoia
eitb.eus

  • DataUrriak 9
  • Gaia Museoak

Urriaren 11tik 14ra bitartean Frank Gehryk diseinatutako eraikin ikonikoa esku-hartze artistikoa bihurtuko da, soinuz eta argiz osatutako ikuskizunari esker

Urriaren 18an Frank Gehryk diseinatutako Guggenheim Bilbao Museoak 20 urte beteko ditu. Urteurrena ospatzeko artearekin lotutako jarduera desberdinak antolatu dituzte, baina aste honetan bertan ikus-entzunezko ikuskizun harrigarri bat eskainiko dute.

Astelehen honetan, urriak 9, hasiko dira XX. urteurreneko ospakizunen ekitaldi nagusiak. Marte planetako aurrez ikusi gabeko irudien bitartez eta Pedro Duque astronautaren presentzia lagun izanda, Chasmanta ikuskizunak saxofoiak eta teknologia berriak uztartuko ditu. Guggenheim Museoak jakinarazi duenez, ehundik gora saxofoi-jotzailek parte hartuko dute ekitaldian.

Gainera, Paolo Nespoli astronautak Nazioarteko Espazio Estaziotik (ESA, ingelesezko sigletan) bidalitako mezua irakurriko dute artea eta zientzia modu berri batean uztartzen dituen ikuskizun horretan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri