Karmele Igartua VII. Sorkuntza Beka (Film Laburren Gidoiak)

  • Karmele Igartua VII. Sorkuntza Beka (Film Laburren Gidoiak)
Goiena

Bergarako Idazle Eskolak hasieratik izan du sorkuntza beka. Lehen irabazlea Karmele Igartua Bengoa aretxabaletarra izan zen, horregatik 2011an bere izena hartu zuen bekak. Gainera, 2016az geroztik, Aretxabaletako Udalarekin batera antolatzen da.

1. PARTE HARTZAILEAK
16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan.

2. LANAK
Film laburrak euskaraz idatzita egongo dira. Parte-hartzaile bakoitzak gidoi bakarra aurkeztu ahal izango du. Gidoiak originala izan behar du, argitaratu gabea eta euskaraz idatzia, ez da onartuko itzulpenik. Gidoiak ez du 20 orrialde baino gehiagoko luzera izango, eta aurpegi bakarrean idatzita egongo da, New Courier 12 hizkian. Gidoiaren sinopsia eta pertsonaien ezaugarriak (azken hau aukeran) beste orri gehigarri batean idatzita aurkeztuko dira.

3. GAIA
Gaia librea izango da, eta helburua, film labur baten gidoia sortzea, izan fikziozkoa edo dokumentala.

4. AURKEZPENA
Lanak posta arruntez edo posta elektronikoz bidal daitezke.

Posta arruntez:
Helbide honetara bidaliko dira: Otalora kalea 1, 20550 Aretxabaleta

  • Udaletxean bertan ere aurkez daitezke, jendaurreko ordutegian.
  • Lanak hirukoiztuta aurkeztuko dira, gutun-azal baten barruan. Gutun-azalaren kanpoko aldean, helbidearen gainean, hau adieraziko da: “Kultura: Karmele Igartua Sorkuntza Beka. 2017: Film laburren gidoi lehiaketa”. Ale bakoitzak izenburua izango du orrialde guztietan.

Gutun-azal handiaren barruan derrigorrezkoa da beste gutun-azal itxi bat sartzea (plika). Gutunazal horren kanpoko aldean gidoiaren izenburua bakarrik jarriko da, eta barruan datu hauek:

  • Egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa, eta jarraian, curriculum laburra.
  • NAN edo pasaportearen fotokopia.
  • Aitorpen idatzia, non adieraziko baita aurkeztutako lana jatorrizkoa dela eta argitaratu edo estreinatu gabea, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso.
  • Halaber, egileak berariaz aitortuko du deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela.

Posta elektronikoz:

  • Lanak kultura@aretxabaleta.eus helbidera bidaliko dira.
  • Mezu elektronikoaren gaia hau izango da: “Kultura: Karmele Igartua Sorkuntza Beka. 2017: Film laburren gidoi lehiaketa”
  • Gidoiak PDF formatuan aurkeztuko dira, eta PDFaren izena gidoiaren izenburua izango da.
  • Beste artxibo batean, posta arrunterako eskatu diren datu berberak idatziko dira. Antolatzaileek gidoiak soilik bidaliko dizkiete epaileei, egileen anonimotasuna gordetzeko.

5. LANAK AURKEZTEKO EPEA
Gidoiak bidaltzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 15a.

6. HAUTAKETA-PROZESUA
Epaimahaia Bergarako Idazle Eskolak izendatuko du, eta erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin osatuko da. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak irabazlea aukeratuko du. Erabakia 2017ko abenduaren30a baino lehen jakinaraziko da.

7. SARIAK
Irabazleak 2.500 euroko diru saria jasoko du. Kopuru horretatik, aplikagarriak diren zerga-arauak betez atxiki beharrekoa deskontatuko da. Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri