Guggenheim Museoa. Artistak biltzen dituen "Bilbotarra naiz" bideoa

  • Guggenheim Museoa. Artistak biltzen dituen
Guggenheim

  • DataIrailak 29
  • Gaia Ikusizko arteak

Hainbat artista garaikidek omenaldia egin diete Bilboko hiriari eta Guggenheim Bilbao Museoari haren XX. Urteurrenean mezu hunkigarri batekin.

Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrena dela-eta, Museoarekin lotura zuzena duten gaur egungo bost artista garrantzitsuenetakoek Museoa naiz bilbotarrak pertsonalki zoriondu nahi izan dituzte 20 urteko arrakastan denok izan dugun parte hartzeagatik.

Nazioartean ospe handia duten, eta haien artelan edo erakusketak direla medio, Museoan eragin nabarmena izan duten sortzaileek —Frank Gehry, Richard Serra, Jeff Koons, Jenny Hozer eta David Hockney— Museoarekiko eta Bilborekiko duten atxikimendua erakutsi dute bideo xume baina hunkigarri batean, oso era dibertigarri eta hurbilean, haien bilbotartasuna aldarrikatuz. Kanpotarrak badira ere, artista hauek “Bilbotarrak nahi dugun tokian jaiotzen gara” esaldi ezaguna hartu dute oinarritzat haien hurkotasuna erakusteko Museoaren XX. urtemuga hurbil dagoenean.

Bideoan parte hartzen duten artistak erreferenteak dira nazioartean lantzen dituzten diziplinetan: pintura, eskultura, instalazioak nahiz arkitektura, eta musutruk aritu dira omenaldi honetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri