Hirikilabs: Plaza laborategiaren erdimuinean (I)

  • Hirikilabs: Plaza laborategiaren erdimuinean (I)
tabakalera.eu

  • DataIrailak 27
  • Gaia Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoa

Egun hauetan urtero bezala, eta zortzi deialdi dira dagoeneko, martxan da Hirikilabs Plaza herritar proiektuei lekua emateko helburuarekin egiten den deialdia. Kontzeptu gisa plaza leku ireki eta zentrala da, biltzeko, aisiarako edo bizilagunen arteko elkartrukerako erabili ohi dena. Harremanetarako gunea da, komunikatu eta partekatzeko eremua. Laborategiko ateak arratsaldetan irekitzearen arrazoia publikoak bertan zeuden tresna eta baliabideak ezagutu eta erabiltzea zen. Horregatik, batez ere, hartu zuten une horiek Plaza izena, erabiltzaileen eta Hirikilabsen arteko erlazioa sustatu eta pertsonen arteko hartuemanak sustatzeko une nagusia zelako. Gaur egun, besterik gabe egiten zen ate irekitze horrek Proiektu irekien deialdi bati bide eman dio eta duela lau urtetik hona, sei hilabeterik behin, laborategia erabili ahal izateko modua bilakatu da. 

Tresna konplexuak dituen Hirikilabs bezalako baliabide publiko bat martxan jartzeak bertan sartu edo erabiltzeko protokolo bat sortzea suposatzen du baita ere. Gure kasuan, tresnak baliatu ahal izateko kriterioak, logikoak diren segurtasun neurriez gain, gure izaera hiritara publiko eta irekiaren inguruan mugitu izan ohi dira beti. Hau da, Hirikilabsek baliabide publiko baten erabilerak ezagutza modu irekian irisgarri egingo duen konpromisoa bultzatu behar duela ulertzen du. Beste modu batean esanda, laborategi hiritar baten baliabideek modu ireki eta irisgarrian sortuko diren emaitzak lehenetsi behar dituzte, edozein herritarren parte hartzea bermatzen dutela, beste funtzionamendu ezberdin eta era berean interesgarriengandik aldenduz, proiektu pribatu edo ordainekoak sustatzen dituzten fablabak adibidez. Hori dela eta, bata eta besteen emaitzak ezberdinak izango dira ere. 

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri