Gasteizko martxoaren 3ko hilketa pantaila handira iritsiko da
- DataIrailak 12
- Gaia Ikus-entzunezkoa
“Vitoria, 3 de marzo” film luzearen kontagaia dira Poliziak Gasteizen 1976ko martxoaren 3an bost langile hil izanak Begoñarengan, “gizarte maila ertaineko” neska batengan, izan dituen ondorioak
Begoña izeneko “gizarte maila ertaineko” emakume gazte batek lehen pertsonan biziko ditu Gasteizen, 1976ko martxoaren 3an, Poliziak egindako hilketak: istorio hori kontatzen du “Vitoria, 3 de marzo” Sonora Estudios eta Gariza Films etxeek ekoitzitako film luzeak.
Arabako hiriburuan bertan filmatuko dute lana, gaztelaniaz, urriaren 9an hasita, eta, aurreikuspenen arabera, bost edo sei astez jardungo dute. Fikziozko pelikularen (garai hartako benetako dokumentuak txartatuko dituzte) zuzendaria Victor Cabaco izango da, eta haren esanetara jardungo dira Amaia Aberasturi, Ruth Díaz (“Tarde para la ira”), Alberto Berzal (“Eskamak kentzen”, “Goenkale”, “Zorion perfektua”), Mikel Iglesias eta Iñaki Rikarte (“Lasa eta Zabala”, “Amaren eskuak”, “Aitaren etxea”) aktoreak, besteak beste.


