Nafarroako Orkestrak Baluarten kontzertua eskainiko du ostiralean NAK 2017 Jaialdiaren baitan

  • Nafarroako Orkestrak Baluarten kontzertua eskainiko du ostiralean NAK 2017 Jaialdiaren baitan
baluarte.com

  • DataIrailak 11
  • Gaia Musika

Irailak 14tik 23ra Iruñean ospatzen den 2017ko Nafarroako Musika Garaikidearen III. Jaialdiak Baluarteko Areto Nagusian bere lehen hitzordua eskainiko du ostiralean, arratsaldeko 20.00etan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Zehazki, Orkestrak Cello eremua izeneko emanaldia eskainiko du, bertan hiru musikagile nafar esanguratsu eta aintzatetsiren obrak estreinekoz interpretatuko ditu, Joseba Torre, Jesús Echeverría eta Koldo Pastor-enak hain zuzen ere. David Johnstonek, CmC Garaikideak elkarteko kide, NOS-ko musikari eta egungo musikarekiko konpromezu handia erakutsitakoak, proposamenak biltzen dituen cello eta orkestrarako idatzitako bi obra interpretatutako ditu. José Triguerosen batutak gidatuko du kontzertua, Estatuko egungo zuzendari gazte entzutetsuenetarikoa. Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri