Joseba Apaolaza: «Errealismotik pixka bat ihes egiten du 'Obabakoak'-en dramaturgiak»

  • Joseba Apaolaza: «Errealismotik pixka bat ihes egiten du 'Obabakoak'-en dramaturgiak»
    Argazkia: JUAN CARLOS RUIZ / ARP
berria.eus

  • DataIrailak 7
  • Gaia Arte eszenikoak

Behin baino gehiagotan taularatu ditu aurrez ere Bernardo Atxagaren testuak Joseba Apaolaza aktoreak (Urretxu, Gipuzkoa, 1960). Soinujolearen semea antzezlanean aritu zen orain bost urte, eta Lu eta le obran ere bera izan zen pertsonaia nagusietariko bat iaz. Narratzaile lanak hartzen dituen pertsonaiaren rola jokatuko du orain Obabakoak-en.

Ezagun izango zitzaizun liburua aurrez ere.

Orain urte asko irakurri nuen, eta lanean hasi aurretik eman diot errepasotxo bat. Bere garaian ere oso ondo saldu zen liburu bat izan zen, eta hizkuntza askotara itzuli da. Zerbaitegatik izango da, bai.

Eta zein da zure pertsonaia?

Liburuko ipuinetako baten protagonistetako baten rola da, baina Bieitok jarri nahi izan du pertsonaia hau lokarri lana egiten ere. Antzezlanak aurrera egin ahala bilakatzen da halako narratzaile moduko bat, bukaerarako degeneratzen joaten dena. Obsesionatzen da hainbat gauzarekin, eta burutik gaixotzen da. Eta pertsonaia horren bidez egiten zaie tokia gainontzeko istorioei.

Gidari moduko bat zara obran, beraz?

Jatorrizkoan istorioak independenteak dira, baina Bieitok eman nahi izan dio lotura hori, eta pertsonaiari beste bide bat ireki dio horrek. Horretan gabiltza orain.

Aurrez ere egin duzu lan Atxagaren testuekin. Ez zaizu arrotza egingo haren unibertsoa.

Ez. Bernardorenak izan dira denak, baina ezberdina izan da haietariko bakoitza. Baina elementu batzuk tarteka azaltzen dira komunak direnak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri