DK Poesia lehiaketa

  • DK Poesia lehiaketa

  • DataIrailak 5
  • Gaia Literatura

Gaur, irailak 5, egile gazteei zuzendutako DK Poesia lehiaketaren lehenengo edizioaren aurkezpena egin da.

Balea Zuria argitaletxeak Donostia Kulturaren laguntzarekin, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz poesia lehiaketa hau sortu dute. 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15ean amaituko da. Pello Otxoteko, Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatuko dute epaimahaia eta irabazlea 2018ko martxoaren 21a baino lehen izendatuko dute. Saria 1.000 euro gordinekoa izango da eta horrez gain Imanol Larrinagaren margolan bat emango zaio irabazleari. Sari ekonomikoaz gain Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri