Konposizioa denbora errealean eta sorkuntza koreografikoko laborategia Tabakaleran
- DataAbuztuak 31
- Gaia Arte eszenikoak
Joao Fiadeirok eta Carolina Camposek (Lisboa) gidatuta
Tabakalera, irailaren 18tk 23ra bitartean
Azala, irailaren 25tik 30era bitartean
Izen-ematea: azala@azala.es (plaza mugatuak)
Tailerrean izena eman ahal izateko, bidali cv laburra eta izen ematera bultzatzen zaituzten arrazoiak adierazten duen gutun labur bat. Tailerrean izena ematekoa azken eguna: uztailaren 4a. Tailerra koreografoentzat, dantzarientzat, ikerlarientzat, artista bisualentzat, performerrentzat, antzerkigileentzat eta sormen-prozesuan interesa duten pertsonei zuzendua dago.
Tabakalerak (Donostia) eta Azalak (Lasierra, Araba) lankidetzan antolatuta
Laborategiraren aurkezpena: Tabakaleran, irailak 23, 19.00etan
Laborategiaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara, eta 15:00tatik 18:00tara
Parte-hartzaileek 250 €ko diru-laguntza jasoko dute, egonaldiko gastuak ordaintzeko
90eko urteetan Konposizioa Denbora Errealean (CTR) diseinatzen hasi zenean, João Fiadeirok kontuan hartu zituen sorkuntza koreografikoa eta, bai berak, bai bere kolaboratzaileek –batez ere, eta bereziki, performerrak, baina baita eszenografoak, musikariak, argitzaileak, eta abar– erabili ahalko zuten lan-tresna multzo bat zehazteko premia. Piramide mailakatu baten itxurako botere egituretan oinarria hartzen duten kolaborazio moduetatik babestea zen helburua, aldebakarrekoak izan eta ezberdintasunak eta bidegabekeriak sortzeaz gainera, ez dutelako kontutan hartzen ideiak eta ardurak partekatzeak dakarren indar sortzailea. Egun, bultzada “original” hura gaindituta,CTR bestelako dimentsioetan sendotzen da, eta João Fiadeiro zein beste artista eta pentsalari batzuk ari dira horiek hausnartzen, lantzen eta praktikara eramaten, sorkuntza koreografikoarekin duten erlaziotik areago. Zehatzak izate aldera, inprobisazio-teknikei buruz ari gara –estudioan zein zuzenekoan–; erabakitzera, elkarrekin kolaboratzera eta elkarren arteko harremanak sustatzera bideratutako prozesuak simulatzeko eta entrenatzeko tresnaz ari gara; baita “pertzepzio teoriari” buruz ere, horrekin jardun ezkero, erreala irudikatzen edota irudikapen hori ekintza bihurtzen dugunean egiten ditugun egintzen inguruan hausnartu eta gogoeta egiten baita.


