Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Zea Mays eta Dr. Deseo taldeekin, ETBn

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Zea Mays eta Dr. Deseo taldeekin, ETBn

  • DataAbuztuak 28
  • Gaia Musika

Etbn estreinatuko da Zea Mays eta Dr. Deseo taldeen doinu ezagunenen bertsio sinfonikoaren grabaketa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Miramonen egina.

Fernando Velázquez konpositoreak idatzita eta zuzendu zituen Zea Mays-en "Elektrizitatea", "Gaur" eta "Negua joan da ta" kantuen eta Dr. Deseo-ren "Corazón de tango", "Cuánto frío hace en Saturno" eta "Una mirada distinta" ezagunen moldaketak. Emanaldiaren grabaketa Jabi Elortegik zuzendu zuen.

Emisioa. Soinuzko dokumentu hori estreinatuko da irailaren 2 larunbatean (21:00etan) ETB1en eta 9an (13:30etan) ETB2n.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri