«Topa musikalak», Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren aurrerapena

  • «Topa musikalak», Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren aurrerapena
Naiz

  • DataAbuztuak 27
  • Gaia Musika

Atlantikaldia jaialdia abian jartzeko hilabete inguru falta den honetan, antolatzaileek «motorrak berotzen hasteko» musika ekimen berezia antolatu dute iraileko lehen hiru larunbatetarako.

“Topa musikalak” izendatu duten ekimena Errenteriako auzo ezberdinetara hedatuko da. Hala, datorren larunbatean, irailak 2, Undercover musika taldearen kontzertua izango da Fanderia auzoko Dolores Ibarruri zumardian, eguerdiko hamabietan.

Ekimen honen baitako bigarren ekitaldia irailaren 9an izango da. Kaputxinoak auzoko Basanoaga kalean Lemon & Twist ariko dira, 12.30ean hasita. Azken kontzertua irailaren 16an izango da, Beraun auzoko Aita Donostia kalean. Bertan, Filipe Bittencourt & Naldo Gomes ariko dira, 12.30etik aurrera.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri