"Handia" filma urriaren 20an estreinatuko dute

eitb.eus

  • DataUztailak 19
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma udazkenean helduko da zinema aretoetara. “Aundiya” izen zaharra aldatu, eta “Handia” izenburua jarri diote

Handia Altzoko Handiaren bizitzan oinarritutako filma urriaren 20an iritsiko da Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko zinema aretoetara, dena ondo bidean; data horretan estreinatzea erabaki du A Contracorriente Films banatzaileak, Loreak filma zabaltzeaz arduratu zen etxe berak.

Euskal Herrian, euskaraz ikusi ahalko da filma, gaztelaniazko azpidatziekin, eta Euskal Herritik kanpo, formatu horretan zein gaztelaniara bikoiztuta. Handia euskarazko filma da oro har, Jon Garañok azaldu digunez, baina gaztelania, ingelesa, frantsesa eta arabierazko eta portugesezko esaldi bana ere entzuten dira jatorrizko bertsioan, protagonisten joan-etorrien ondorioz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri