Karrikan 2. ediziorako deialdia: Kaleko arteetako sormen-lanetarako laguntzak Euskal Herrian

  • Karrikan 2. ediziorako deialdia:  Kaleko arteetako sormen-lanetarako laguntzak Euskal Herrian
karrikan.eu

  • DataUztailak 18
  • Gaia Arte eszenikoak

Zer da KARRIKAN?

KARRIKAN plataforma bat da eta bere helburua da Euskal Herrian kaleko arteetan hasten ari diren artisten sormen-lanak sustatzea eta zabaltzea.

Zer sustatu nahi dugu?

Hasten ari diren, profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalak bultzatu nahi du plataformak. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari.

Zuzenean egindako ikuskizunaren diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina ugariko ikuskizuna, eta abar. Hala ere, lehentasuna emango zaie testurik gabeko edo euskarazko proiektuei.

Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

AUKERAKETARAKO IRIZPIDEAK

Proiektuen aukeraketan honakoak izango dira erabakigarriak:

  • Planteamendu artistikoaren originaltasuna eta zorroztasuna.
  • Proiektuaren bideragarritasuna.
  • Laguntzen deialdiko egutegia errespetatzea.
  • Artisten edo konpainiaren bizilekua (Euskal Herriko zazpi probintzia historikoak).
  • Zuzendari profesional baten laguntza edo “kanpoko ikuspegia”.

LAGUNTZAK

Karrikan plataformako kideek laguntza hau emango diote aukeratzen den proiektuari:

  • Laguntza ekonomikoa: 9000€ eta 14000 euro bitartekoa (BEZ barne), proiektuaren arabera. Dirua ikuskizuna sortzeko eta horren emanaldietarako izango da, bazkideen eta bazkide elkartuen ekimenetan.
  • Sorkuntzako egonaldietarako laguntza emanez, baldintza profesionaletan egin daitezen (dieten eta garraioaren gastuak). Egonaldiak leku hauetan egin daitezke: Hameka, Luhuso – Bilbao – Hendaia – Libourne.
  • Ikuskizuna agerikoa izaten laguntzea eta, horretarako, bazkideek eta bazkide elkartuek antolatzen dituzten ekitaldien eta jaien barruan programatuko dira.
  • Laguntza artistikoa (kanpo begiradak) eta teknikoa.
  • Aukeratutako konpainiaren beharrizanetara egokitutako formazioak.

Deialdia 2 proiektutarako pentsatua dago baina Karrikan-eko bazkideek bakarra aukeratzeko eskubidea dute.

Hautagaien konpromisoak

  • Proiektu artistiko bat aurkeztea, beste inon aurkeztu gabekoa, euskaraz edota testurik gabe. Gutxienez, 20 minutuko iraupena izan eta 2018ko maiatzean estreinatzeko moduan egongo da.
  • Bazkideen espazioetan sorkuntzako 2 edo 3 egonaldi egitea, astebete eta bi asteren artekoa.
  • Aurreaukeratua izanez gero, 2017ko irailaren 20an eta/edo 21ean bazkideen eta bazkide elkartuen aurrean proiektua aurkezteko prest egon behar dute.
  • Sorkuntza-prozesuan, espazio batzuetako dinamikan parte hartzea, bitartekaritza-ekintzen bidez (topaketak ikusle-mota desberdinekin, aurkezpenak, tailerrak…). Ekintza horiek bazkideen eta artisten artean egingo dira, ahal den neurrian.
  • Jasotako diru-laguntza justifikatzea, fakturen bidez.
  • Bazkideekin lankidetzan jardutea prozesuaren jarraipenean (bilerak, galdesorta, ebaluazioak…). Baldintza hau betetzen ez bada, beka itzultzeko, osorik edo zati bat,  eska dakioke onuradunari.
  • Ikuskizunarekin zerikusia duten komunikazio-euskarri guztietan Karrikan-en eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euro erregioaren logoak jartzea eta egin beharreko aipamenak egitea.

HAUTAGAITZAK aurkeztea

Inprimakia betetzeaz gain, laguntza lortu nahi duten proiektuak formatu digitalean aurkeztu behar dira (gehienez 3 MB), eta gutxienez hauek sartuko dira:

  • Proiektuaren aurkezpen zehatza.
  • Talde artistikoaren aurkezpena, kanpoko laguntza barne.
  • Ekoizpenerako behin-behineko aurrekontua.
  • Behin-behineko beharrizan teknikoak.

Aurkezpena egiteko PROZEDURA

– Inprimakia jaitsi webgune honetan: www.karrikan.eu

Inprimakia eta espedientea helbide honetara bidali: quieroteatroymas@gmail.com eta f.claverie@communaute-paysbasque.fr

EGUTEGIA

  • 2017ko uztailaren 17tik irailaren 3ra: deialdiaren irekiera.
  • 2017ko irailaren 3tik 12ra: aukeraketa, erakunde partaideen aldetik, eta erantzunak.
  • Irailaren 20an eta/edo 21ean, Hendaian: hitzordua aurreaukeratutako artistekin eta konpainia irabazleen behin betiko aukeraketa.
  • Irailaren amaiera – urria: hitzordua konpainiekin, ekintzak, egutegia… zehazteko.
  • 2017ko azaroaren eta 2018ko maiatzaren artean: sorkuntzako egonaldiak.
  • 2018ko maiatza: ikuskizunen estreinaldia.
  • 2018ko maiatzaren eta irailaren artean: ikuskizunak zabaltzea paltaformako kideen ekitaldietan.

Karrikan-eko bazkideak

  • BILBOKO UDALA (Bizkaia)
  • VITORIA-GASTEIZKO UDALA (Araba)
  • IRUÑAKO UDALA (Nafarroa)
  • HENDAIAKO HERRIKO ETXEA (Lapurdi)
  • EUSKAL HERRIKO HIRIGUNEA – HAMEKA (Lapurdi)
  • NAFARROAKO QUIERO TEATRO (Nafarroa)
  • LIBOURNEKO HERRIKO ETXEA (Akitania Berria)

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri