Jose Maria Goicoechea konpositore nafarra hil da

  • Jose Maria Goicoechea konpositore nafarra hil da
eitb.eus

  • DataUztailak 14
  • Gaia Musika

Beratarra zen, baina Santanderren bizi zen. 93 urte zituela zendu da

Jose Maria Goicoechea konpositore nafarra hil da 93 urte zituela. Beratarra zen jaiotzez, baina Santanderren bizi zen, eta bertan hil da. XX. mendeko bigarren erdiko pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen Nafarroako musikagintzan.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak Twitterren duen kontuan adierazi duenez, atzo hil zen azken hamarkadatan Nafarroako konpositore onenetako bat izan dena.

Baluarte Fundazioak ere Jose Maria Goicoechearen lana aitortu du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programaren baitan omenaldia egingo dio, haren bi obra interpretatuz. Gainera, bi kontzertu monografiko eskainiko ditu Baluarteko aretoan.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko koralak kontzertua eskainiko dute azaroaren 9an eta 10ean, Missa brevis en honor de San Francisco Javier Goicoechearen lana eskainiz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri