Bost film lehiatuko dira Zinemaldian Sebastiane Latino saria lortzeko
- DataUztailak 11
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Donostiako Zinemaldiak lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldarrikapen eta balioak hobekien adieazten dituen Latinoamerikako film luzeari ematen dio saria, urtero
Bost film izango dira lehian V. Sebastiane Latino saria eskuratzeko, 65. Donostia Zinemaldiaren baitan: Marcelo Caetanoren "Corpo Eléctrico" (Brasil), Santiago Giralten "Primavera" (Argentina), Ruben Mendozaren "Señorita María, la falda de la montaña" (Kolonbia), Sebastian Leiloren "Una mujer fantástica" (Txile) eta Nicolas Videlaren "El diablo es magnífico" (Txile).
Donostia Zinemaldiak gogoratu duenez, Sebastiane Latino saria Gehitu elkarteak ematen du, urtero, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldarrikapen eta balioak hobekien adierazten dituen Latinoamerikako film luzea saritzeko. Epaimahaia Latinoamerikako LGBTI zinemagintzako adituek eta Gehitu Euskal Herriko LGBT elkarteko kideek osatzen dute.


