Bilbao BBK Live 2018 jaialdirako bonu bereziak salgai daude dagoeneko

  • Bilbao BBK Live 2018 jaialdirako bonu bereziak salgai daude dagoeneko
eitb.eus

  • DataUztailak 11
  • Gaia Musika

Hiru eguneko bonua 75 euroan (gehi banaketa gastuak) dago eskuragarri. 2018an uztailaren 12tik 14ra egingo dute Bilbao BBK Live jaialdia

Datorren urtean uztailaren 12tik 14ra egingo dute Bilbao BBK Live jaialdia, eta dagoeneko eskuragarri daude hamahirugarren ediziorako bonuak, 75 euroren truke (gehi banaketa gastuak).

Ohi bezala, arrakastatsua izan da aurten ere Bizkaiko musika jaialdi ezagunena. Izan ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren hamabigarren edizioak Depeche Mode, The Killers, Two Door Cinema Club eta Die Antwoord izan ditu kartelburu, eta talde horiei eta egitaraua osatu duten gainerako artista eta taldeei esker, 112.114 pertsona biltzea lortu du uztailaren 6tik 8ra.

Jaialdia antolatzen duen Last Tour enpresak bart jakinarazi duenez, 35.714 lagun joan ziren Kobeta mendira ostegunean; alegia, Depeche Mode, The 1975, Justice eta Cage the Elephant aritu ziren egunean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri