Bilboren eraldaketa, kalean ikusgai Guggenheimen ekimenez
- DataUztailak 4
- Gaia Ikusizko arteak, Museoak, Ondarea
Bilboko museoak hainbat panel paratu ditu Abandoibarra pasealekuan zehar, non museoak hartzen duen inguruan izandako aldaketak ikusten baitira
Guggenheim museoak Bilboko paisaian eta, zehazki, museoak hartzen duen inguruan izandako aldaketa handiak erakusten dituzten hainbat argazki panel aurkeztu ditu gaur, astelehenarekin. XIX. mendetik gaur egunera arteko bidaia egiten da irudion bitartez.
Guztira, 4 metro luze eta 1,35 garai diren hamabi panel jarriko dituzte Abandoibarra pasealekuan zehar, Itsasadarraren albo banatan, Bilboren iragana eta egun den hiria, “bizi kalitatearen eredu eta turista frankoren helmuga”, izatera nola iritsi den erakusteko.
Iragana eta oraina aurrez aurre jartzen dituen erakusketa honek azpimarratzen du Guggenheim museoak gaur ezagutzen dugun hiriaren nortasuna eraikitzeko izan duen pisua.


