Azkuna Zentroa: Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioa
- DataUztailak 3
- Gaia Ikusizko arteak
2017(e)ko irailaren 21(e)tik 2017(e)ko irailaren 23(e)ra
Bulegoa z/b ekimenak eta Azkuna Zentroak Erakusketaren saioa (1977-2017) Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioa antolatuko dute irailaren 21ean, 22an eta 23an.
Erakusketaren saioa (1977-2017) proiektua 2016an jarri zen abian, hitzaurre batekin jarri ere, eta hiru urtez luzatuko da, nazioarteko hainbat bileratan. Proiektuaren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu, eta saiakeraren ideiarekin duten harremana ikertu nahi da.
Lehen bilera (1977-2017):
Lehen bilerak 1977-1987 hamarkada izango du ardatz, eta 2017ko irailean egingo da. Denboraldi horri buruzko begirada desberdinak jarriko ditu harremanetan, orainalditik abiatuta, eta garai hartako testuinguru politikoa, kulturala eta soziala aintzat hartuta; eta artearekin eta erakusketaren ideiarekin duten harremana aztertuko du. Programari jarraiki, Tamara Díaz Bringas, Bojana Kunst, Dora García, Carles Guerra, Franco Berardi Bifo eta Adrian Heathfield-ek hitzaldiak egingo dituzte, eta azken biek bi mintegi gidatuko dituzte.
Izen-ematea:
Hitzaldiak: Sarrera dohainik gonbidapenarekin (jaso Infopuntuan), eserleku guztiak bete arte.
Mintegiak (25€ / 18€ Az txartelarekin): Mintegietara joateko, aurretiko izen-ematea egin behar duzu, www.azkunazentroa.eus web orrian; eta inprimakiaren 'Iruzkina' eremuan, zure curriculuma eta parte hartzeko dituzun motibazioak jarri behar dituzu. E-postako mezu bat jasoko duzu, ekitaldirako aurretiko izen-ematea egin duzula berresteko. Aurretiko izen-emate guztiak jaso ondoren, gehienez 25 lagun hautatuko dira. Hautatutako lagunei zuzenean jakinaraziko zaie, nola ordaindu behar duten azaltzeko. Gainerakoak itxarote-zerrendan geldituko dira, bajaren bat badago betetzeko.
Hitzaldiak: Sarrera dohainik gonbidapenarekin (jaso Infopuntuan), eserleku guztiak bete arte.
Mintegiak (25€ / 18€ Az txartelarekin): Mintegietara joateko, aurretiko izen-ematea egin behar duzu.





